Debagoieneko Mankomunitateak Fardel berrerabilgarrien sustapen kanpaina martxan jarri du.

2014/06/06
Card image cap
50 familiri, pisohial berreragilgarriak frogatu ditzaten erdi prezioan eskainiko zaizkie.

  0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako kanpaina da Mankomunitateak babesten duen hau. Garbitu daitezkeen kotoizko fardel bereziak dira pixoihal berrerabilgarriak. Botatzen direnen oso antzekoak dira baina alde xurgatzaile eta iragazkaitza dutenez, erabili ahala garbitzeko prestatuta daude. Erabilitakoan, xurgatzailea uretan izan, garbigailuan garbitu, lehortu eta behin eta berriro erabili daiteke.

  Batere produktu toxikorik ez dituztenez gune sensibleak asko babesten dituzte dermatitisak eta antzerako gaitzak saihestuz.

  Inbertsio ekonomikoa da gainera. Kalkuluen arabera, haur baten bizitzan bataz beste, 1.800-2.000 euro inguru gastatzen dira fardeletan. Pixoihal berrerabilgarriekin, 220€ inguruko inbertsioa nahikoa litzateke. Mankomunitateak gainera, programa pilotu honetan parte hartzen duten familiei, inbertsio horren erdia itzuliko die.

  Baina kanpainaren inguruko argibide guztiak emateko, hitzaldi informatiboak egingo dira. Hemen, Oñatin, datorren ostegunean izango da arratsaldeko 6retan, Kultur Etxean.

  Hasiera batetan, 50 familiri kanpainan parte hartzeko gonbidapen zuzena egingo zaie. Hau jakinaraziz eta bai hitzaldira joan nahiz kanpainan parte hartzeko gonbidapena eginez, gutunak bidali zaizkie, 0-2 urte bitartean dituzten herriko haur eta beren gurasoei.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!