Aisialdi Begirale ikastaroa Oñatin
Titulu ofiziala, Oñatin eta euskaraz
Norentzat
Aisialdiko hezitzaileak eta dinamizatzaile soziokulturalak izan nahi dutenentzat.
Titulazioa
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala.
Oñatin bertan eta euskaraz eskuratzeko aukera eskaintzen dizu Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak.
Nork emana
Hezten aisialdi euskaltzalea
Iraupena
• 150 ordu teoriko
• 160 ordu praktiko. Ordu praktiko hauek egitasmoren batean egin beharko dira zati teorikoa bukatu eta 2 urtean (2024ko irailerako)
• Memoria
Aisialdiko Begirale Ikastaroa.
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua. Oñatin bertan eta euskaraz eskuratzeko aukera eskaintzen dizu Oñatiko Udaleko Euskara-Hezkuntza sailak.
Datak
Urria | 22 |
Azaroa | 12, 19, 16 |
Abendua | 17, 26, 27, 29, 30 |
Urtarrila | 2, 4, 14, 28 |
Otsaila | 4, 11, 25 |
Martxoa | 11, 25 |
Apirila | 22 |
Maiatza | 13, 20, 27, 28 |
• Ordutegia: 9:00 - 15:00
• Martxoak 4-5 asteburua aterpetxean.
• Titulua eskuratzeko gehienez 24 ordu gal daitezke.
Baldintza:
Atal teorikoa burutzen denerako 18 urte beteta edukitzea.
DBHko titulazioa izatea.
Informazioa jasotzeko bilera irekia:
Irailak 20, asteartea, 18:00etan, Euskaldun Berria gelan (Bidebarrieta kalea 18)
Matrikula*:
500 €.
Udalak diruz lagundutako ikastaroa:
A) Langabetu edo ikasle direnei matrikularen % 75.
B) Gainontzekoei, matrikularen % 50.
Diru-laguntza eskuratzeko bete beharreko baldintzak:
- Oñatin erroldatuta egotea.
- Eskolen aprobetxamendu ona edo titulua eskuratzea.
Informa zaitez:
- Udalaren Hezkuntza Saila: Iñaki Akizu. 688 744 932, iakizu@onati.eus
- Gaztelekuko informazio puntua
Oharra:
Oñatiko Udaleku irekietan begirale lanetan aritzeko deialdian ikastaro honek 4,5 puntuko balioa du.
* Kontu korrontea: Diru sarrera izen abizenekin egin beharko da.
LABORAL KUTXA
ES05 3035 0005 3600 5090 0035
KUTXABANK
ES45 2095 5057 4310 6002 4766