Udal liburutegiko Zerbitzuak

eLiburutegia-logo

Helduen Liburutegia

  • Kontsulta eta erreferentzia atala
  • Maileguan eraman daitezkeen irakurketa liburuak
  • Aldizkariak: arlo ezberdinetako 70 aldizkari inguru bertan kontsultatzeko zein maileguan hartu eta etxera eramateko
  • Egunkariak: Berria, Deia, El Diario Vasco, Gara , Mundo deportivo eta El Pais. Azkeneko 2 urteetako egunkariak artxibatuta dauzkagu.
  • Tokiko Bilduma: Oñatiri buruzko idatzitako liburuak, aldizkariak , bideoak,.. osatzen dute Tokiko Bilduma.
  • Internet: Internet erabil dezakezu lanak egin eta informazioa bilatzeko
  • Irakurketa eta liburutegiko zerbitzuen erabilera suspertzeko ekintzak: gidak, gomendioak, literatur tertuliak, erakusketak, ipuin kontaketak...
  • Fotokopiak

Haur Liburtegia (0-14 urte bitartekoentzat)

  • Kontsultarako zein maileguan eraman daitezkeen liburuak, aldizkariak eta cd-romak.
  • Haur Txikien irakurketa txokoa (0-5 urte): Haur txikientzat gune berezia izan nahi du. Derrigorrezkoa da heldu bat egotea etengabe haurraren ondoan [gure foiletoa eskaneatu eta link]
  • Ordenagailuak: lanak egin eta cd-romak bibliotekan bertan ikusteko
  • Haur eta gazte literatura suspertzeko ekintzak: ipuin kontaketak, erakusketak, hitzaldiak, gidak, gomendioak...
  • Liburutegiaren erabilera bultzatzeko bisita gidatuak: Oñatiko eskolekin adostutako bisitak
  • Fotokopiak

Mediateka

  • Ikus-entzunezko dokumentuak osatzen dute zerbitzu honen fondoa: helduentzako zein umeentzako DVDak, musika ezberdinen CDak -klasikoa, jazz, pop/rock, euskal musika,..- eta gai ezberdinetako CD-romak.
  • Maileguan eraman edota bibliotekan bertan ikusteko aukera dago.
  • Mediatekako ekipamendua erabiltzeko, gutxienez 14 urte izan beharko dituzu.