Suradesa
DEBAGOIENEKO udalek, bailaran dagoen lur eskasia
kontuan hartuta, eraikitako etxebizitza ondarea erabiltzeko neurriak
hartzea erabaki zuten. 1986an, Debagoiena Bereoneratzeko Hirigintza Baltzua S.A, SURADESA,
sortu zuten, Debagoieneko etxebizitza ondarea birgaitzeko
zereginarekin.
Argi dute gizartearentzat errentagarriagoa dela dauden baliabideak erabiltzea berriak sortzea baino; hondatutako eraikinak berritu, egiturak, bizigarritasuna eta konforta hobetuz.
Eskaintzen dituzten zerbitzuak:
- Etxeak konpontzeko ematen diren diru-laguntzen tramitazioa
- Bizigune programa, hau da, hutsik dauden etxebizitzen alokairuen kudeaketa
Proiektuen eta dirulaguntzen inguruko informazio zehatzagoa (alokairuak zein birgaitzeak) Suradesaren webgunean.
Harrera ordutegia
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, harrera-ordutegia dago Bidebarrieta kalea 24, behean asteartero, 9:55 13:00 bitartean.
Telefonoa: 943 78 04 11.
Bestela, egunero Arrasaten 7:30etik 14:00ra, Nafarroa etorbidea 17 (INEM parean).

