Udal Zerbitzu Telematikoak

Oñatiko Udalak, eskaintzen dituen zerbitzuak gehitu eta hobetu nahian, "Udal Zerbitzu telematikoak" izeneko baliabide berri bat jarri da herritarren eskura.

Zerbitzu honek, zenbait tramite eta kontsulta internet bitartez egiteko aukera ematen du, bulego ordutegien mugetatik aske eta etxetik edo lanlekutik mugitu beharrik ez izateak ematen duen erosotasunarekin.

Zerbitzu telematiko hauek Gipuzkoako Udaletxeen zerbitzu digitalaren ataritik egin daitezke identifikazio-sistema bat erabiliaz (ONA txartela, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak, Osakidetzako txartela edo NA elektronikoak edota atarirako emandako pasahitza erabiliaz).

Hona zerbitzu zerrenda:

  • Biztanleen udal errolda. Erroldatze historiala edo etxebizitza horretan bizi diren familia-unitateko pertsonak zein diren jakitea. Erroldatze ziurtagiria eskatzea.
  • Udalaren tasak eta zergak bilatu, indarrean daudenak zein indarrean ez
    daudenak. Honei buruzko xehetasunak jakin daiteke.
  • Fakturatako ordainagiriak bilatu eta ordaintzeko.
  • Trafiko isunen kontsulta egin daiteke, xehetasunak jakin eta isunak ordaindu.

Horrez gainera, zenbait tasa eta zerga ordaintzeko aukera ere badago Jaurlaritzaren pasarelaren bitartez.