Zergen tramitea
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren salbuespena
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga indarrean dagoen uztailaren 5eko 14/1989 Lege Arautzailearen 1.e) ataleko 2.artikuluan agertzen da.
Zerga honen salbuespena lortzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Oñatin erroldatuta egon behar da.
- Automobilak 14 zaldi fiskal baino gutxiago eduki behar ditu, elbarriaren izenean matrikulatuta egon behar da eta berak eta ez beste inork erabiltzeko autoa izan behar da.
- Salbuespenean sartzeko, persona elbarritutzat hartzeko honako baldintzak bete behar ditu:
a) Elbarritasun maila %65-ekoa edo handiagoa duten pertsonak.
b) Elbarritasun maila %33a eta %65-aren tartean duten pertsonak; garraio publikoak erabiltzea galerazten duten mugikortasun zailtasunak neurtzen duten baremoetan A,B edo C letretan sartuta egon behar dira edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu beher dituzte.
Elbarritasun maila beteta ere, interesatuaren autoak 14 zaldi fiskal baino gehiago baditu ez da zergaren salbuespenean sartuko.
Azken baldintza honi buruzko informazio gehiago 2009ko abenduaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean topatu daiteke (244 zenbakia).
Erabili beharreko inprimakia (pdf 55 KB)
Helbideraketak
Edozein zerga helbideratzeko kontu zenbakia eman daiteke nahi denean.
Erabili beharreko inprimakia (pdf 33 KB)
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatiko eskaera
Edozein obratan gremioak, konstruktoreak, promotoreak... bete eta ordaindu
behar duena. Hirigintza zerbitzuko Jarduerak ataleko Sailkatutako jarduera lizentzia eta Salbuetsitako jarduerak irekitzearekin lotura dauka.
Erabili beharreko inprimakia (Word document 219 KB)
Hiri ondasunen gaineko zergan hobaria familia ugarien titularrentzat
Familia ugarien titularrek Hiri Ondasunen Gaineko Zergan % 90eko hobaria izango dute, ohiko etxebizitza izaten bada, eta hobarian gehienez 200.662,30 euroko oinarri ezargarriaren kuota aplikatuko da.
Interesa dutenek eskaera orri orokorra erabili behar dute eta familia ugarien titulua ekarri behar dute.
Erabili beharreko eskaera orri orokorra (Word document, 215Kb)
Oharra: Familia ugarien agiriaren tramitea Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago.

