Espeleoabentura 2012

2012an "espeleo txiki" programa berria martxan.

Eszentrika.JPG

ESPELEOABENTURA BISITA:   

Ibilbide honetan ohiko bisitetan ikusten ez diren beste galeria batzuk ikusteko aukera izango dugu.

Gesaltza-Arrikrutz sistema karstikoko alderdi aktibo eta fosil desberdinetan zehar murgilduko gara: Gaur egun Aldaola errekaren Ubide den Arrikrutz galeria, eszentrika ikusgarria gordetzen duen  Marcel Loubens galeria...

Iraupena: 3-4 ordu.

Norentzako: 16 urtetik gorakoentzako

( 16-17 urteko gazteak nagusi batekin sartu beharko dira).

Espeleoabentura bisita egunak(*):   

  • Apirilak 21
  • Maiatzak 19
  • Ekainak 30
  • Uztailak 21
  • Abuztuak 18
  • Irailak 15
  • Urriak 20

* Egun hauetaz gain, enpresa, lantalde edota lagun arteko taldeentzat ere bisitak egiten dira

 

 

ESPELEO TXIKI

Programa berri hau martxan jarriko da 2012an. Goazen gure gaztetxoekin kobara!

Ibilbide honetan koban barrena  beste galeria batzuk ikusteko parada izango dugu. Badakizu nola ibiltzen ziren lehen kobazuloetan? Badakizu zer aurkituko dugun Arrikrutzeko galeria aktiboetan? Zatoz eta ikusi!

Iraupena: 2 ordu.

Norentzako: 6-15 urte bitartekoentzat  

( 6-15 urteko  gazte edota umeak nagusi baten laguntzaz egin beharko du bisita berezi hau).

EspeleoTXIKI bisita egunak:   

  • Apirilak 12
  • Uztailak 12
  • Abuztuak 25
  • Irailak 23
  • Azaroak 11
 
Erreserba beharrezkoa da, plaza mugatuak.
 
Telf. 943 082 000 -  arrikrutz@oinati.org