Ikastetxeei zuzendutako Ekintza Didaktikoak
Arrikrutz-Oñatiko kobak, Aizkorri-Aratz parke naturalean, ingurune karstiko paregabean aurkitzen ditugu. Bertan, Arantzazu eta Aldaola errekek Gipuzkoan ezagutzen den kobazulo sare handiena eratu dute, ia 15 km tako galeria sarea osatuz.
E.A.E erdigunean kokatua dagoen naturgune hau, ikastetxeek duten “Proiektu Curricularra” lantzeko aukera ezin hobea izan daiteke. Hau dela eta ikastetxeetan lantzen diren “Unitate Didaktikoak” kontutan izanik, L.H., D.B.H. eta Batxilergora zuzenduak dauden zenbait ekintza didaktiko garatu dira.
Ekintza Didaktikoak
- Aurrehistoria - Geologia
- Agenda 21: Ura - Karstologia; erliebearen eraldaketa
- Ekosistemak - Ohiko bisita
Ekintza didaktiko hauei buruzko informazio gehiago, hemen
Ekintza hauek ikastetxe bakoitzaren interes eta beharrizanetara moldakorrak dira.
Hizkuntza desberdinetan garatzen den ohiko bisita ikastetxetako “elkartruke programa”rako ere interesgarria izan daiteke.
Informazio gehiago
Telf.: 943 082 000
E-maila: arrikrutz@oinati.org.
Tarifa: 4€ ikasleko (irakasleak dohainik)

