Bisita gidatuak
Oñatiko Turismo Bulegoak 4 ibilbide ezberdin eskaintzen ditu Oñatira gerturatzen den pertsona orok herriko monumentu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dezan. Hauek dira eskaintzen ditugun bisita gidatuak.
Bisita gidatu hauetan parte hartzeko 24 orduko lehentasunarekin erreserba egitea beharrezkoa da. Gurekin kontaktuan jartzeko:
Sancti Spiritus Unibertsitatea
Berpizkunde garaiko eraikuntza hau Euskal Herri mailan egindako lehen unibertsitatea izan zen, XVI.mendekoa da eta bertan honako hauek aurki ditzakegu: kapera, klaustroa, mudejar erako sabaia...
Iraupena: 40 minutu inguru
Prezioa: Minimoa 10 Euro
Sei pertsonatik aurrera: 1,50€/p
Unibertsitatea eta Mikel Deunaren Parrokia
Oñatiko eliza nagusiko eraikuntza lanak XV.mendean hasi ziren eta 3 mendeetan zehar luzatu ziren, hori dela eta, hainbat estilo ezberdinen arteko nahasketa ikusiko dugu, hauen artean nagusia gotikoa izango delarik. Azpimarratzekoak dira ibai gainean eraikitako klaustroa, Errukizko Amaren kapera eta Kondeen kripta.
Iraupena: Ordubete inguru
Prezioa: Minimoa 16 Euro
Sei pertsonatik aurrera: 2,50€/p
Oñati Guztiontzat
Pertsona guztientzat irisgarria den ibilbide honetan honakoak ikusten dira: Euskal Herriko lehen Unibertsitatea, Errota, Mikel Deunaren eliza eta Anaitasun zein Foruen enparantzak.
Iraupena: Ordu bat eta 45 minutu inguru
Prezioa: Minimoa 22 Euro
Sei pertsonatik aurrera: 3,60€/p
Oñati Monumentala
Azken bisita hau guztien artean osoena da, aurrez aldetik aipatutako Unibertsitatea eta San Migel eliza ikusten dira, herriko kale eta jauregi esanguratsuenak ikusiaz Bidaurretako monastegira iritsiko garelarik.
Iraupena: 2 ordu eta 25 minutu inguru
Prezioa: Minimoa 30 Euro
Sei pertsonatik aurrera: 4,75 €/p

