Natura eta kirola

Harkaitzak eta amildegi sakonak

Oñati nortasun historiko handiko lurra da eta monumentu gogoangarriak daude bertan, baina baliorik handienetakoa naturan du. Hareharria eta kareharria ditu nagusi eta harri horiek mota askotako paisaiak eskaintzen dizkigute: kobak, leizeak, torkak, lapiazeak... Lurpeko gunerik garrantzitsuenetako batzuk ere Oñatiko lurretan daude, Gesaltza-Arrikrutz, esaterako; sakonera eta luzera harrigarriko gune hori paradisu hutsa da. Zulo horietako batzuetan gizakia bizi izan da aspaldidanik eta sinesmen ugariren sorburu ere izan dira. Saroiek, belardiek, pagadiek, kareharrizko hormek, haitzebakiek eta gailurrek edertasun paregabeko sinfonia osatzen dute; sai arreek zaintzen dute dena zeru goian biraka dabiltzala eta hamaika aldiz igaro dira inguru horietatik ardiak eta zaldiak. Inguru horiek ezagutzeko onena proposatutako ibilbide hauek egitea da.

Oñati, Gipuzkoa, Euskadi

Oñati, Gipuzkoa, Euskadi

Aizkorriko natur parkea

Natur parke hori da Gipuzkoako naturgune harrigarrietako bat da. Parke horretako talaia da Gipuzkoako gailurrik altuena. Mendigunea hainbat mendilerroz osatuta dago eta mendilerrorik altueneko gailurrik esanguratsuenaren izena du: Aizkorri. Harkaitzezko tontor horren puntan Santo Kristoren ermita dago. Flandria eta Gaztela lotzen zituen Erdi Aroko galtzada zaharra mendilerroaren hegoaldetik igarotzen da, eta Gipuzkoako igarobiderik ospetsuenetakoa dago bertan: San Adriango tunela. Urbiako zelaiak dira Natur Parkeko muina; zelai horiek historiaurretik dira ezagunak haran horretako ordokietan sakabanatuta dauden dolmenek adierazten dutenez. Zuhaitzik gehienak pagoak dira, eta hemen dago Gipuzkoako basorik garrantzitsuenetakoa.

Momentu honetan Aizkorri Parke Naturalaren Interpretazio zentru bat dago. Hau, Arantzazuko Gandiaga II eraikuntzan aurkitzen da eta asteartetik Igandera egoten da irekita.

Informazio gehiagorako deitu 943782894 telefono zenbakira.