Kirola
Espeleologia

Kare masa handia dagoenez, egitura karstiko ugari dago, hala nola, kobak eta leizeak. Horien artean aipatzekoak dira Araozko Sandaili koba, Zubiondoko sarbegia (Oltzan), Ubaoko iturburua (Aloñan) eta Araotz eta Arantzazu haranean dagoen Gesarribe sistema. Sistema hori Gesaltza, Arrikrutz eta Jaturabe kobek osatzen dute, 15 metro ditu eta Gipuzkoako galeria-sare luzeena da.
ALOÑA MENDI ESPELEOLOGIA TALDEA
Eskalada

Oñatitik 8 kilometro ingurura dago Araotz auzoa, eta Sandaili kobaren ingurua ezinbestekoa da eskaladan aritzen direnentzat. Euskal Herrian eskaladan aritzeko gunerik garrantzitsuenetarikoa da eta maila altuko eskalada praktikatzen dutenentzat aukerarik onena. Euskal Herriko eta Espainiako kirolari asko izaten da bertan.
Arrantza

Arrantza garaian batez ere amuarrainak harrapatzeko aukera izango duzu Oñatiko hainbat lekutan, hala nola, hasi San Pedro zubian eta Olatera bitartean, Araozko presan eta erreka adarretan, Olabarrietan eta Zubillagan.
Mendia

Aloñako mendikatea eta Arabako mendiak eta inguruak naturaren edertasunaren adierazgarri izateaz gain, mendia maite dutenen jomuga izaten dira. Altura desberdinetako mendiak daudenez adin eta baldintza guztietako jendea ibiltzen da. 1.526 metroko Aizkorri mendia izen bereko mendilerroan dago, eta ermita txiki bat eta babeslekua ditu, gaua mendian igaro nahi dutenentzat. Informazioa: Aloña Mendi K.E. - Atzeko kale, 18 - Tel: 943 780810
Parapentea

Aloña mendia eta Oñatiko harana dira hegaldi librea eta parapentea egiteko Gipuzkoako gunerik onenetakoak. Aireratzeko tokira joateko Arantzazuko Santutegira iritsi baino kilometro bat lehenago dagoen bidea hartu behar da eta ipar-hego norabidean 5 kilometroko maldan hegan aritu ondoren, Santa Luzia auzoan lurreratzen da, Zelabarren baserriaren ondoan.
Puenting-a

Araotz auzoan 17 m. inguruko altuera duen zubi bat dago eskalada gunera iritsi baino zertxobait lehenago. 5 m. zabaleko zubi hori paregabea da puentinga egiteko. Zubi horretatik salto egiten duenak, abentura zoragarria biziko du natura bizian.
BTT

Mendia eta bizikleta elkartu egiten dira kirol honetaz gozatzeko. Mota honen jarraitzaileek gure ingururik menditsuenetara egokitu dute bizikleta.
Tiroa

Tiro-gune Olinpikoa dago Uribarri auzoan (Txopekua jatetxean). Instalazio horietan azken berrikuntza teknikoak daude eta astean egun batzuetan irekita egoten da. Entrenamenduetarako eta txapelketa ofizialetarako balio du.
Golfa

IRELORE golf eskola. Soraluze hotelaren ondoan dago, Oñatitik Arantzazura bidean. Banakako eta taldekako ikastaroak ematen dira. Informazio gehiagorako telefono honetara deitu: 665 739 477 . Irelore.

