Ospakizunak eta jaiak

Oñatiko jaiek erro sakonak dituzte kultura tradizionalean . Erlijio/nekazal ziklokoak dira oraindik ere ardatzak: Gabonak/Olentzero, Iñauteriak, Korpus eta San Migel/Errosario eguna. Lehenengo biak ohiko ereduei jarraiki antolatzen dira, eta azken biak izaten dira bitxienak eta berezienak.

Korpusa-k, Ertaroko Jaiak

jaiak01.JPG

Korpusa Erdi Aroko jai xumea zen hasieran, baina XVI. mendetik aurrera liturjia katolikoaren jai garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Prozesioan, bai Oñatin eta baita gainontzeko lekuetan ere, irudien "pasoak" ezezik fartsa eszenifikatuak ere garatzen ziren gurdien, musikarien, dantzarien, kofradien, gremioen, agintari zibil eta erlijiosoen eta abarren inguruan, eta hori guztia barrokoak ezaugarri zuen koreografi-zentzuaz egiten zen. Korpusa ez zen, beraz, gaien erakusketa geldoa, antzerki-emanaldi bizia baizik.

Gaur egun tramoia haren aldaera sinpleagoa egiten da Oñatin, baina hala eta guztiz ere, ikusgarria izaten da. Alderdi erlijioso hutsez gain, hiru elementu ditu ospakizunak oinarritzat: lehenbizi Aldareko Jaunaren Kofradia, bertako partaideek kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzean desfilatzen dutela; Jesukristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatzen dituztenak, pelukak, maskarak eta bestelako jantziak daramatzatela (Udalerriko zaindaria den Arkanjelua, dotoretasun eta militar kutsu handiz); eta, bukatzeko, dantzariek, errespetuaren eta alaitasunaren irudiak, ematen diote bukaera prozesioari. Kontrapasa, makildantza eta arkudantza begietarako gozagarri izateaz gain, garrantzia handikoak dira etnografiaren ikuspuntutik.

San Migel Jaiak

San Migeletan eta Errosarioko Amaren jaietan, eta bien "bixamonetan", aisialdi eta kultur ekintza ugari izaten da: kontzertuak, danborrada, txarangak, hitzaldiak, etab... Baina bi une bereizi behar dira, berri samarrak izan arren jaietako programan nahitaezko erreferentzia bihurtu direnak: "herri eguna" eta artzain-txakurren nazioarteko lehiaketa.

Herri egunean nekazari-kultura goraipatzen da. Barazki, fruta, abere eta gazta txapelketak egiten dira, bertsolariak, triki-trixa, erromeria... eta guztia txorizodun taloaren, sagardoaren eta saldaren laguntzaz.

Ardi-txakurren lehiaketa

Txakur-lehiaketak berriz, trebeenak artaldea artegira eramaten ikusteko aukera ematen digu. Bitxia da, bestalde, jai horien gorengo unea "bixamonak" izatea, normalean aurreko gaueko gehiegikerien ondoren atseden hartzeko egunak izaten badira ere, Oñatin egun horietan jartzen dira indar guztiak dibertitzeko.

Oñati, Gipuzkoa, Euskadi

Herriko Jaien Egutegia

Martxoa

  • Ihauteriak: Martxoak 8

Maiatza

  • Musikegunak: Zehazteko.

Ekaina

  • Korpuseko jaiak: Ekainak 26 (prozesioa)

Iraila

  • Arantzazuko Amaren eguna, irailak 9
  • Haurren eguna: irailak 18
  • Oñatiko jai nagusiak: irailak 29
  • Artzai Txakur Lehiaketa: irailak 25

Urria

  • "Herri Eguna" (nekazal eta abere azoka): urriak 1