Lanerako prestakuntza ikastaroak

Langabetuak, lan merkatuan ezartzeko, enpresek eskatzen dituzten kualifikazioetan prestatzea da programa honen helburua.

 

 

 

Prestakuntza ikastaroak:

  • Espezialitate ezberdinekoak izan daitezke eta beharraren arabera antolatzen dira. Gure herrian Zuazola Larraña Institutuak antolatzen ditu gehienbat horrelako ikastaroak.   Informatika ikastaroak_2012

Informatika ikastaroak:

  • Udalak antolatzen ditu Ikas Hiru akademiarekin elkarlanean. Adibidez: ofimatika, linux, diseinua, argazkigintza, bideo edizioa, sareak, mantenua eta konponketak eta seguritatea.

Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako ikastaroak

  • Hasierako Lanbide Prestakuntza: Hartzaileak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tituloa eskuratu ez duten 16 eta 18 urte arteko gazteak. Ematen diren espezialitateak: instalazio elektrikoak, iturgintza eta mekanizatuak. Informazio gehiago, hemen
  • Enplegu Tailerra: Hartzaileak: 25 urtetik gorako langabetuak. Urtebeteko programa da, egun erdiz lan kontratuarekin eta beste erdia prestakuntzarako. Emango diren espezialitateak: sukaldaritza, eraikinen mantenua eta eguzki plaken instalazioa. Ikastaro hauek 2009ko urrian egin ziren.
  • Beste ikastaro batzuk: Mankomunitateak antolatutako beste ikastaro batzuk