Euskara sustatzeko dirulaguntzak
Helburua
Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen lagundu dezaketen ekintzak eta erakundeak bultzatzen eta diruz laguntzen ditu udalak.
Nori
Herriko elkateei:
- Oñatiko bertso eskola: Oñatiko bertso eskolak urte osoan zehar jarduera aurrera eraman ahal izateko diru-laguntza jasotzen du Udaletik.
Eskualdeko elkarteei:
- Goiena: Goiena komunikazio taldeak urtero udalaren diru-laguntza jasotzen du. Diru-laguntza horrek posible egiten du Goiena papera eta Goiena telebista euskarazko komunikabideak aurrera ateratzea.
Euskal Herriko elkarteei:
- Euskal Herri mailako hainbat ekintzak eta erakundek udalaren dirulaguntza jasotzen dute, besteak beste: Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats, Euskal Eskola Publikoaren jaia, Sortzen ikasbatuaz, Behatokia ...
- Udako Unibertsitaeen ikastarotako bekak eta era askotako ikastaroak: euskara ikasteagatik, aisialdiko begirale tituluak ateratzeagatik ... etab.

