Gainontzeko Udal Zerbitzuekin elkarlana
Helburua
Oñatiko Udaleko gainontzeko zerbitzuekin elkarlanean euskararen normalizaziorako jarduerak garatzea.
Ekimenak
Kultura zerbitzuarekin elkarlanean
- Hizkuntzaren transmisioa eta irakurzaletasuna uztartuz, guraso gazteentzat ikastaroak
- Bertsozaletasuna sustatu
- Euskarazko zinema sustatzea

- Komunikabideak: Herrian euskarazko komunikabide sarea sortu dugu, Kontzejupetik eta Oñati Irratiaren bitartez.
Kirol zerbitzuarekin elkarlanean
- Kirola euskaraz: Deba bailarako gainontzeko herriekin elkarlanean Kirola euskaraz programan hartzen dugu parte. Programa honek hiru helburu nagusi ditu: kirol materiala euskaraz sortzea (urteroko beka bidez), entrenatzaileak prestatzeko euskarazko ikastaroak antolatzea eta kirolean euskararen erabilera zabaltzen jarraitzeko egin beharreko sentsibilizazio lana.
- Udal kiroldegiko eskaintzak euskaraz bermatzeko egitasmoa
- Oñatiko eskola kirola: Oñatiko eskola kiroleko mahaiarekin elkarlanean eskola kirola euskalduntzeko urratsak ematen gabiltza.
Gaztedia zerbitzuarekin elkarlanean
- Gazte etorkinen integrazio programa

