Drogomenpekotasunen prebentzio zerbitzua
Zerbitzu honek eskaintzen du, besteak beste:
-
Informazioa, aurrez-aurre edo telefonoz
-
Drogomenpekotasunari buruzko informazio eta material eguneratua
-
Harreman arazoak dituztenen egoera pertsonalak, sendikoak edota gizartekoak eta drogarako joerak norbanakoekin lortzeko teknikari aditua?
-
Sortzen diren arazoei erantzun egokia emateko gainerako Gizarte Zerbitzuekin harremana
-
Gizartean drogomenpekotasunerako prebentzioa eta osasunaren sustapena dela-eta, herri, talde edota elkarteen ekimen eta ekintzetarako orientabidea eta laguntza
Aurrezaintzako programak ere lantzen eta egiten ditu, adibidez:
Prebentzio programak ikastetxeetan
Ikastetxeetako eragile guztiekin egiten dira prebentzio programak: ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Horretarako, hainbat elkarteetako esperientzia izaten dute oinarri. Adibidez: agipad, osasunkume edo ordago
Familiekin informazioa eta lana
Batetik, gurasoen formazioa hainbat gaietan. Horretarako bideak Guraso Eskola eta Familixan aldizkaria dira.
Bestetik, laguntza programak adin gutxiko seme-alabak arriskuan dituzten gurasoendako.
Jai eremuetan arriskuak murrizteko programak
Jaietan gehien kontsumitzen den droga alkohola denez eta horren kontsumoarekin batera datozen arriskuak gutxitu nahirik, Alkoholemiako prebentzi probak oinarri duen programa eta alkoholari buruzko informazio orokorra. Informazio hori helbide honetan ere eskatu daiteke: sasok@wanadoo.es
Bestetik, sentsibilizazio triptikoak edo diptikoak: jaietan ondo pasatzeko eta zaintzari buruzko informazioarekin.
Sentsibilizazio kanpainak
Hemen sartzen dira, adibidez, tabakorik gabeko egunaren inguruan egiten dena eta Hiesaren egunaren inguruan egiten dena.
Gaztetxoekin aisialdirako programak
Honen adibide da kalexka programa

