Berdintasuna
Emakumeari zuzendutako zerbitzu bat baino gehiago eskaintzen ditu Oñatiko Gizarte Zerbitzuak. Hiru atal nagusitan daude banatuta:
- Arreta zerbitzua
- Sentsibilizazio programak
- Emakumeei zuzendutako ikastaroak
Arreta zerbitzua
Tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten duten emakumeentzat arreta zerbitzua. Honen barruan sartzen dira, besteak beste:
- Informazioa
- Jarraitu beharreko protokoloa
- Laguntza juridikoa
- Laguntza psikologikoa
- Beste hainbat laguntza mota
Sentsibilizazio programak
Helduei zein gazteei zuzendutako sentsibilizazio programak:
- Helduendako: Emakumeen eskubideei eta tratu txarrei buruzko informazio lana
- Gazteendako: Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin hainbat tailer egiten dituzte herriko ikastetxeetan; adinaren arabera egiten dituzte tailer batzuk eta beste batzuk. Equala programa erabiltzen dute.
Sentsibilizazio programa horiez gain, Martxoak 8 (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta Azaroak 25 (Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) egunei begira ere antolatzen dira ekitaldiak, hala nola: hitzaldiak edo antzerkiak, adibidez.
Emakumeendako ikastaroak
Ikastaro mota bat baino gehiago. Horien artean daude:
- Autoestima ikastaroa 45 urtetik gorako emakumeendako, Lahar elkartearen laguntzarekin.
“Gure eguneroko harremanetan jakin dezagun zer den tratu on eta tratu txar fisiko eta psikologikoa".
Tailerrak martxoan hasiko dira eta Amaia Aldama eta Edurne Izagirrek (psikologak) bideratuko dituzte . Gehienez 15 emakumez osaturiko taldeak izango dira. Ikastaro bakoitzak 27 ordu iraungo du.
- Informatika ikastaroak Oñatiko Ikas Hiru akademian
- Autodefentsa tailerra
- Emakumearen osasunarekin lotura duten hitzaldiak, adibidez, bularreko minbiziaren gainekoak.

