Gazteria
GAZTELEKUA: Foruen Enparantza, 4.
Telefonoa: 943-716094
E-Posta: gazteinformazioa@oinati.net
Oñatiko Gaztedi Udal Zerbitzua Oñatiko gazteei hainbat zerbitzu etengabe eskaintzeko sortu da. Helburu orokorra: Oñatiko gazteei ekintzak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea.
Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzu iraunkorrak
Hiru ataletan bereizketan dira egun Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzu iraunkorrak:
Gazte Informazio Puntua
Asteartetik ostiralera izaten da zabalik. Zerbitzuaren ordutegia hauxe da: asteartetik ostirala bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Helburuak lortzeko bertan oinarrizko jardun hauek betetzen dira:
- Gazteei interesatzen zaien informazioa jasotzea, gazteek behar duten
arlo guztietatik informazioa bertan eskuragarri edukitzeko. Bekak, ikastaroak, praktikaldiak, izen-emateak...
- Jasotako informazioa aztertzen da, baliogarria izan daitekeena aukeratzen da, landu eta gazteei era egoki batean zuzentzen zaie, hau da, euren eguneroko eta ohizko hizkeran. Ematen zaien informazioa zabala, objetiboa eta eguneratua izaten da.
- Jasotako informazioa bide egokietatik zabaltzen dugu, ahalik eta azkarren eta ahalik eta gazte gehiagori iristeko. Horretarako aldez aurretik zehaztutako bideak erabiltzen ditugu.
Topalekua
Astelehenetik igandera zabalik izaten da. Topaleku zerbitzuaren ordutegia hauxe da: astelehenatik igandera, 17:00etatik 20:00etara.
Espazio honetan nerabeei eskainitakoa hau da:
- Giza harremanak suspertzen dira (topaketa puntualak: beste batzuekin denbora bat konpartitzea, ikuspegi ludikotik eta harremanen ikuspegitik) eta ekintza zehatzak eskaintzen dira (topaketa jarraiak eta aldizkakoak: ekintza-proposamenak definitzen eta hasten dira batzuk, edota bertan hasitako edozein ekintzatan parte hartzen dute beste batzuk).
- Espazioa girotzen da (gaztelekuan burutzen diren ekintza azpimarragarrien berri ematen eta beste gai batzuei buruzko informazioa emateko euskarriak ezartzen).
- Topalekuaren eta gainontzeko gune guztietan burutzen diren ekintzen arteko hartu-emanak eragiten eta zaintzen dira, ekipamenduaren egitura espazialaren osaketaren bitartez.
Topalekuko ekintzen programazioa partehartze eta proposamen puntual/aldizkakoetan oinarritzen da; konpromezu txikienaz nerabeek eraikuntzak eskaintzen dizkien aukera hobeto ezagutzen dutelako eta harekin harremanetan era handiago batean egoten direlako.
Informatika gela
Astelehenetik ostiralera zabaltzen dugu. Zerbitzuaren ordutegia ondorengo hau da: astelehenatik ostirala bitartean, 17:00etatik 20.00etara.
Gazteei bertan eskainitakoa hau da:
- Bertan eskaintzen den tresneri informatikoaren bidez, aisialdiko zein lanerako errekutsoa gazteek eskuragarri izan dezaten.
- Diseinu grafiko eta edizio-lanak lantzeko baliabideak.
- Aholkularitza (gazteek eskatutako informazioa ematen dugu, kontsulta-zerbitzua eskaintzen diegu, informazioa topatzeko bideak zabaltzen dizkiegu...).
Sotoa
Asteburu eta Jaiegunetan, 10:30tatik 13:00etara, eta 17:00tatik 20:00tara. San Migelak amaituta Pazko astea bitartean zabaltzen da.
- 0-7 urte bitarteko haurrentzat gune da baina heldu baten zaintzapean.
Gaztelekuko sotoa, udazken neguko eguraldi hotz eta bustiari aurre egiteko alternatiba moduan bereziki egokitu zen gunea da; Haur txiki eta guraso eta zaintzaleei leku ateri eta epela eskaintzeko asmoarekin zabaldu zena.
- Txikienek eta beren gurasoek hainbat aktibitate egiteko gutxieneko hornidura dute: hainbat jostailu, telebista eta DVDak eta mahai eta jesarlekuak. Nagusiei begira gainera, edari beroen makina ere badago.
Gaztelekua urte guztian zehar egoten da irekita, abuztuan ezik, hilaren azkenengo astelehenetik aurrera zabaltzen dugularik.


