Hemen zaude: Hasiera Udal zerbitzuak Gazteria Gazte kultur jarduerentzako diru-laguntzak (II. deia)

Gazte kultur jarduerentzako diru-laguntzak (II. deia)

Oñatiko gazteek eta gazte-talde edo elkarteek euren kultur jarduerak aurrera ateratzeko diru-laguntzen bigarren deialdia luzatzen du Udalak urtea amaitu aurretik. Lehen deialdian banatu gabe gelditu ziren 3607,45 €, eta horregatik erabaki da bigarren deialdi hau egitea. Oinarriak

Erabakia

Aurten ere Gazteria Batzordetik 6.488,5 € banatu dira gazte kultur jarduerentzako eskaerei erantzunez. Aurtengoan, gainera, izan da nobedaderik, diskoak grabatzeko ohiko eskaeretatik gain, materiala erosteko, konpontzeko edo eraberritzeko, bideoklip bat filmatzeko edota liburu-CD bat kaleratzeko laguntzak ere banatu baititugu.

  • Materiala erosteko, konpontzeko edo eraberritzeko dirua jaso dutenen artean Reacción 912 (510 €), Zasta (225 €) eta Golpe de Estado (600 €) taldeak daude, eta baita Josu Zubia (604,5 €) bakarlaria ere.
  • Diskoa grabatzeko eskaera egin eta laguntza jaso dute Sharon Stoner (1050 €) eta Herstura (1050 €) taldeek.
  • Show Business-ek liburu-CD bat argitaratzeko jaso du laguntza (1.399 €).
  • Azkenik, Ez! Taldeak bideoklip bat grabatzeko 1.050 €-ko laguntza jaso du.

 

I. deialdiko informazioa Diru-laguntzak atalean.