TXALOKA - Ludoteka
Kokapena
Lizaur kalea, 5. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 25 07 15
E-Posta: txaloka.ludoteka@gmail.com
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,
16:30etatik 19:30etara.
MATRIKULA
Ikasturteko matrikula: 20€
Hileroko kuota: 18€ / Kuota familiarra: 27€
Oñati irratian euskal kanta eta jolasen irratsaioa
Irratsaio honekin, jolasteko dei berria egin nahi dugu. Helburu nagusia batetik, euskarazko kantak eta jolasak berreskuratzea, hedatzea eta gizarteratzea da, eta bestetik, ondo pasatuz, haurrekin jolasteko tokia eta denbora aurkitzea, eskaintzea.
Irratsaioak Apirilak 25 / Maiatzak 9 eta 23 / Ekainak 6 eta 20 izango dira.
Bigarren irratsaioa, maiatzaren 9koa. Entzungo diren abestiak:
| SUDURRA | ZILAR BABA |
AURPEGI ETXEA |
| Begira hona, begira horra Non da zure sudurra? |
Zilar baba, zilar baba Txori txikia ikusi Kili! Kili! |
Gorputzean gora goaz Poliki-poliki Begira hor aurpegian Dagoen etxea Goian dago teilatua Beherago leihoak Atea irekitzeko Erabili txirrina Tirrin-tirrin, tirrin-tirrin |
Dagoneko martxan jarriko diren egitasmo berriak:
- “TRUKI-TRUKE”eguna, JOSTAILUEN TRUKEA,: Haurren artean nahi dituzten jostailuak beraien artean trukatzea. Jolas berriak ezagutu, ardurak hartu eta konpartitzen ikastea du helburu.
- “BERPIZTUZ” programa, 2. ESKUKO JOSTAILUEN DOHAINTZA: Helburua, etxean baztertuta ditugun jolasei “bizia” ematea. Ekarritako jostailuak ludotekan geldituko lirateke baina beti ere jabetza haurrarena izango da. Haurra libre izango da nahi duen momentuan berreskuratzeko.
- “NIREA ZUENTZAT”, NIRE JOSTAILUAREN EGUNA,: Haurrek aukera izango dute ludotekara bere jostailu bat ekartzeko. Egun horretan, jostailua ludotekako kideei erakutsi eta azaldu ondoren, berarekin jolastuko dute.
Ekintzak
- Gozogintza
- Eskulanak
- Mahai jolasak
- Jostailu mailegua: bazkideek jostailuak eraman ahal izango dituzte etxera astebururako.
- Puzzleak
- Festak
- Marrazkiak
- Txapelketak
- Gurasoekin jolasean
* Informazio gehiago Txalokan bertan ordutegi honetan: Goizez: 10:00-12:00 / Arratsaldez: 15:30-18:30


