Ekintzak
Areto bizikleta maratoia
Orain arte ospatutako bi maratoiak
Udaberriko Tenis Txapelketa 2012
Apirilaren 14ean hasiko da, 16 urtetik gorako tenis zaletu guztientzat, neska zein mutiko, udaberriko tenis txapelketa.
Txapleketarekin aste santuetako oporraldia eta gero hasi, eta ekaina amaiera arte luzatuko da.
Txapelketako partidak asteburuetan jokatuko dira gehienak, nahiz eta partidak atzeratu daitezkeen, eta horiek astean zehar jokatu.
2011ko Txapelketaren lehen 4 sailkatuen zerrenda honakoa:
- Jorge Aranes
- Eneko Ariznabarreta
- Eneko Fernandez
- Gorka Bergaretxe
Guztira 25 kirolari parte hartu zuten txapelketan. Azpimarratzekoa txapelketak izan zuen maila ona.
XXXIX. Udaberriko Txapelketa. Eskola Kirola programan barne
Ikasturte honetan ere, Oñatiko Eskola Kirola Batzordeak antolatuta, abian jarri dugu XXXIX. Udaberriko Txapelketa. Txapelketa eta kirol ekintzak (beti ere Eskola Kirola programan barne), maiatzaren 5ean hasi, eta ekainaren 15ean amaituko ditugu.
Ekintzak DBHko etapako gazteei (12 urtetik 16 urtetara) zuzenduta eta ikasturteko kirol programan txertatuta daude.
Ekintza nagusia, ekainaren 1ean herriko enparantzan egingo da, baina ekintza osagarriak ere antolatu dira, adibidez, tenis txapelketa eta fitnees-gazte jarduerak.
Gipuzkoako Foru aldundiaren 2011ko saria. II. erremonte kopa
Final aurrekoak Oñatin izan ziren, ekainaren 18an 19:00etan Zubikoa kiroldegian.


