Kultura zerbitzua

Kokapena

Oñatiko Kultur Etxea
Santa Marina plaza, 1
20.560 Oñati

Telefonoa: 943 78 03 53
Faxa: 943 78 19 48
E-maila: kultura.idazkaritza@oinati.net

Helburua

Sailaren zeregina herriko kultura jarduera dinamizatzea da.

Ezaugarri eta funtzionamendua

Batzorde batek zuzentzen du, eta izaera orokorreko kultura ekintzak antolatzen ditu, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak,... Kultura taldeentzat diru-laguntzak banatzen dira, ohiko jarduerak egin dezaten.

Kultura zerbitzuaren ardura dira udal liburutegia, Kultur Etxeko bilera gela eta hitzaldi aretoa, erakusketa aretoa, Santa Ana Udal Antzokia, zinema, eskulan ikastaroak...