Oñati Irratia

Frekuentzia: FM 107.4
Irratiaren historio laburra
Kokapena
Bidaurreta Dorrea (Olakua auzunea). 20.560 Oñati
Telefonoa: 943 78 20 72
Faxa: 943 78 22 53
E-maila: irratia@oinati.net
Oñati Irratiaren zuzeneko emanaldiak astelehenetik ostiralera eskaintzen dira.
Neguko programazioan (Errosarixo jaiak amaituta, urria erdialdetik, San Juanak bitartean) egunero bost orduko programazioa egiten du:
- 12:00etatik 13:30era eta 19:00etatik 20:00etara zuzeneko emanaldiak entzun daitezke.
- Gaueko 22:00etatik 00:30ak arte berriz, eguerdi eta arratsaldeko saioen grabazioa errepikatzen da.
Udako programazioan (San Juanetatik urria erdialdera), emanaldiak 3 ordutara murrizten dira:
- 12:00etatik 13:30era zuzenekoa eta 22:00etatik 23:30era grabazioaren errepikapena.
Eguneko gainontzeko orduetan eta asteburuetan, FM 107.4ko frekuentzian Euskadi Irratiko emanaldia emititzen da. Oñati Irratiko kazetariak Miren Urkiola eta Aratz Losada dira.

